XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mariun.- Bai uste nikek (mazelako bat emaiten dio).

- To! ikasak obeditzen.

Koche.- Ai! Mariun.- Asa! belhauniko, eta lichto!.

- Mia harmorio azpia, manka-azpia, bacheratei-azpia!.

Chechili.- Ez dut fitsik ikusten, etchekanderea!.

Mariun.- Zozoak! Inutilak! Inuchentak! Beharko duta nihauk lau-azka mublen azpian ibili, ene adinean?.

Chechili.- Bainan nik....

Koche.- Bainan guk....

Mariun.- Jatsa ezin har piltzar batez inguraturik! Miatu duzueia ondarki-untzia?.

Chechili.- Ez!
Koche.- Ez!
Mariun.- Zeren beha hago hor, Chechili madarikatua!
Chechili.- Johan niz (untzia hartzen du, lurrean itzultzen, eta husten, ondarkinen ikertzeko).

Mariun.- (Kocheri).- Eta hi, Koche, huni so, amiratua! (chimikatzen du).

Koche.- Atch! chimikatzen nuzu! besoa funditzen dautazu!.

Mariun.- Alferra, hi! nagi hutsa! (beharria tiratzen dio).

Koche.- Ou! beharria! Ou beharria!.

Mariun.- Are! erna norapait! Mia hautsak!.

Koche.- Bon! Bon! (bilhatzean, hautsak ihaurtzen ditu).

Chechili.- Deus ez! Koche.- Deus ez!.

Mariun.- Nik behar nuen oraino malhur hori! Jainko maitea!... Bilha zazue, ba!.

Chechili.- Orotan cherkatu dugu!.

Koche.- Bethi bezain gibel izaiteko! ¡Ez uzte izan bihar artio cherkatzen ariko girela!.

Mariun.- Hunen bekokia!... Zer tuk arrazoin tetele hoik!.

- Mukuzua ez bertzea (makil ukaldia).

- To! To! makila hautsiko dauiat sorbalden gainean!.